67
e u s k a r a
Tresna hau soilik etxean erabiltzeko da eta ontziak garbitzeko egin da.
Oso garrantzitsua: ontzi-garbigailu hau instalatu eta erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau.
Dokumentazioa eta osagarriak barruan aurkituko dituzu.
Eskuliburu honetan testuak eta dagozkien marrazkiak lotuta daude.
Erabilera-eskuliburua
Identifikatu zure ontzi-garbigailuaren modeloa
(“a”, “b”, “c”, “d”, “e” edo “f”), aginteen panela
irudiekin alderatuz.
1.1 Ur sarrerako konexioa (1.1.1)
Mahuka hormaren eta ontzi-garbigailuaren
artetik pasatu behar da, ontzi-garbigailuaren
beheko aldetik (1.1.2). Hodiak libre egongo
dira eta ez dira gehiegi tenkatuta egongo
(1.1.3).
Sareko ur presioa 0,05 eta 1 Mpa artean
egon behar da (0,5-10 kg/cm2).
Zure ontzi-garbigailuak ur beroa onartzen
badu, hodia ur beroaren txorrotarekin
konektatu dezakezu. Kasu horretan,
tenperatura 60º C izango da gehienez.
1.2 Hustuketa. Instalatu ontzi-garbigailuarekin
datorren ukondoa eta errespetatu marrazkiko
kotak.
1.3 Sare elektrikorako konexioa. Kontuan izan
ezaugarrien plakako datuak (1.3) eta ez
kendu inoiz plaka hori.
Ontzi-garbigailua ahokatuta badago,
korrontea hartzeko larakora heltzeko modua
egon behar da instalazioaren ondoren.
1.4 Nibelatu zuzen ontzi-garbigailua,
funtzionatzeko arazorik egon ez dadin (1.4.1)
Aparatua gainalde baten azpian jarri behar
bada, taparekin edo taparik gabe instalatu
dezakezu.
Ontzi-garbigailua ahokatzeko tapa kendu
behar badiozu (1.4.2 -1.4.3) egin
marrazkietan adierazten diren urratsak
(1-2-3). Tapa erraz atera daiteke, erreminta
berezirik erabili beharrik gabe; beraz, esan
daiteke beste altzari batzuekin integratzeko
makina bat dela. Kasu horretan, kontuan
izan marrazkian agertzen diren neurriak
(1.4.4).
0
Identifikazioa
1
Instalazioa
Integragarri diren aparatuetan atzeko
hankak nibelatu daitezke aurreko aldetik.
Horretarako, ontzi-garbigailua dagokion
zuloan sartu aurretik, gerturatu eta altxatu
atzeko hanka biratuta (1.4.5). Gainaldearen
eta aparatuaren artean 3 bat milimetro
utziko dira.
Sartu ontzi-garbigailua eta ziurtatu hodiak
eta kablea libre daudela; zokaloaren eta
hormaren artean harrapatuta gelditu ez
direla. Doitu gainaldearen neurrietara; hau
da, aparatuaren goiko aldeak gainaldea
pixka bat ukitu behar du (1.4.6)
Zokalo bakarra duen altzarien lerro
batean integratzeko, askatu eta kendu
ontzi-garbigailuaren zokaloa (1.4.7). Askatu
hanken euskarriak (1.4.8). Sartu erregulatu
daitezkeen hankak ontzi-garbigailuan eta
biratu lotuta egon arte (1.4.9). Sukaldearen
zokaloa sartu, eta ateak, irekitzerakoan,
zokaloa jotzen badu, zerratu zokaloa atea
ondo biratzen den puntura arte.
Aurretik egur bat finkatu behar
baduzu,egin makinaren
dokumentazioarekin datozen instrukzioetan
datorrena.
2.1 Piztu ontzi-garbigailua. Horretarako, sakatu
honi:
2.2 Hizkuntza hautatzea. A motako
ontzi-garbigailu batzuek testu pantaila dute.
Hizkuntza aukeratzeko, sakatu duo-zone
teklari eta eduki sakatuta 3 segundu baino
gehiago (2.2.1)
Tekla berari jarraian sakatuz gero, nahi
dugun hizkuntza agertuko zaigu pantailan.
Balidatzeko sakatu (2.2.2).
2.3 Gogortasuna. Urak karea du. Hori horrela,
zenbat eta kare gehiago eduki urak, gero
eta gogorragoa izango da.
Ontzi-garbigailua erabili aurretik, uraren
gogortasuna jakin behar duzu.
Horretarako, ur konpainiari edo Laguntza
Teknikoko Zerbitzuari galdetu edo
osagarrien poltsan datorren Aquadur
zerrenda erabili.
2
Hasierako
doitze lanak